Arriaranen Eñaut Elorrieta, Mikel Markez eta 'On egiñaren obaria' dokumentala
Larunbaterako ekitaldi hirukoitza antolatu dute Arriaranen, Intxaurpe elkartean. Batetik, 12:00etan, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien hitzaldi-emanaldia. Ondoren, 14:00-etan, bazkaria eta gaztaina jana egingo dute; aurretik eman behar da iz...
Larunbaterako ekitaldi hirukoitza antolatu dute Arriaranen, Intxaurpe elkartean. Batetik, 12:00etan, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien hitzaldi-emanaldia. Ondoren, 14:00-etan, bazkaria eta gaztaina jana egingo dute; aurretik eman behar da izena.
Arratsaldean, berriz, On egiñaren obaria dokumentalaren estreinaldia izango da. Andoni Mikelarena beasaindarrak, Xabier Mendizabal ordiziarrak, Markel Bazanbide arrasatearrak eta Beñat Abasolo aretxabaletarrak egindako dokumentala da. Jose Frantzisko Arsuaga Arriantxo petrikiloaren istorioak eta oraindik ere sendabelarrekin aritzen diren Tere, Modesta eta Bittoriren istorioak bildu dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.