Garaipen garrantzitsua lortu dute Ibargurenek eta Andonegik
Pasa den asteburuan, Oiangu pilota elkarteko pilotariek Gipuzkoako pala txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten. Xabier Ibargurenek eta Azeari Andonegik garaipen garrantzitsua lortu zuten lehen mailako ligaxkako multzoan lehen postuetan jarrai...
Bigarren mailan, Garikoitz Arrieta eta Iñaki Agirrek ezin izan zuten mendean hartu Euskal Jolaseko (Deba) bikotea, eta 34-40 galdu zuten etxean. Hala ere, hirugarren postuan dira, finalerdietarako sailkatzeko borrokan. Unai Alberdik eta Zu-haitz Letamendiak 40-31 galdu zuten Errenterian EPLEren aurka. Maila bereko beste mul- tzoan, Aitor Luzuriagak eta Gorka Berasategik garaipen estua eskuratu zuten Oiartzungo Txosten aurka. 39-40ko emaitzarekin, puntu garrantzitsuak lortu zituzten eta azken jardunaldian finalerdietara sailkatzeko aukerekin iritsiko dira.
Hirugarren mailan, Ibon Zurutuzak eta Garikoitz Agirrezabalek 40-7 galdu zuten Donostiako Altzatarraren kontra. Partida galdu arren, taldeko bigarren sailkatuak dira, lehen itzulia amaitu denean.