Argentinako irudi eta doinuak
Iaz egindako bidaia argazki eta musika bidez aurkeztuko du gaur Julian Auzmendi argazkilariak. 'Argentina airez aire' ikus-entzunezkoa emango du kultur etxeanJulian Auzmendi argazkilari legazpiarrak ikus-entzunezko bat prestatzen du egiten duen bidaia ...
Iaz egindako bidaia argazki eta musika bidez aurkeztuko du gaur Julian Auzmendi argazkilariak. ‘Argentina airez aire’ ikus-entzunezkoa emango du kultur etxean
Julian Auzmendi argazkilari legazpiarrak ikus-entzunezko bat prestatzen du egiten duen bidaia bakoitzeko. Legazpiarrei New York, Kroazia zein Eslovenia, Danubio bazterreko hiriak eta hurbilagoko diren beste hainbat txoko erakutsi dizkie honezkero. Oraingoan Argentinako irudiekin dator eta irudiekin batera hango hamaika musikarekin. Izan ere, argazkilaria eta musika zalea ere bada Auzmendi.Gaur 295 argazki, horietatik dozena bat panoramikoak, erakutsiko ditu, 20:00etatik aurrera, Legazpiko Kultur Etxean eskainiko duen Argentina airez aire ikus-entzunezkoan. Iaz egindako bidaian bildutako materiala da. Azaroan udaberria harrapatu zuen Hego Amerikan. 35 minutu pasatxoan Iguazuko ur-jauziak erakutsiko ditu, «haiek berriro ikusteko soilik itzuliko nintzateke». Perito Moreno glaziarra, Buenos Aires hiriburua, Bariloche, Peninsula Valdes, Calafate… «Argentinako lurralde zabalek toki aberatsenak zereal sailak eta bortitzenak hartzen dituzte, toki bortitz haietan txilarrik ere ez da hazten».
Irudiak musikarekin emango ditu Auzmendik. Bertako doinuak aukeratu ditu, Gardelen eta beste musikagileen tangoak eta Andeetako musika tresnekin jotako piezak ere bai. Enio Morriconek Misioa filmerako ondutako obra ere emango du Iguazuko irudiekin batera; Auzmendik Andeetako melodiekin grabatutako abestiaren bertsio bat erabili du.