Arimaz orkestra Barroko Aire zikloaren hirugarren kontzertuan
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloarekin jarraituz, datorren igandean, hilak 19, Ordiziako parrokia elizan, arratsaldeko 18:30ean, hirugarren kontzertua entzuteko aukera izango dute musikazaleek. Or...
Kontzertuan ondorengo bakarlariak arituko dira: Arantza Etxabe sopranoa, Iker Nausia oboea eta Maddi Arana biolina, denak Kepa Martinez de Alberdiren zuzendaritzapean.
Ibilbidea duen taldea
Arimaz Orkestra Tolosako Eduardo Mocoroa udal musika eskolako irakasle eta ikasle ohiek sortu zuten 1999an, harizko instrumentuen ikasleen prestakuntza osatzeko helburuarekin, eremu akademikoaz gain musika jarduerarekin jarraitzeko asmoz.
Gaur-gaurkoz proiektu guztiz sendoa dela esan daiteke. Jardun onaren erakusgarri dira eskaintzen duen kontzertu kopurua eta programen aniztasuna