Ataungo Herri Antzokian asteburuan hasiko da zinema sasoia
Udazken-negu garaiko zinema emankizunen garaiari gaur ekingo dio Ataungo Herri Antzokiak. Ohi bezala, lau emanaldi izango dira astebururo; hiru helduen filmak eta bat haurrenak.Ostiraletan 22:00etan, igandeetan 19:30ean eta astelehenetan 21:00etan dira...
Ostiraletan 22:00etan, igandeetan 19:30ean eta astelehenetan 21:00etan dira sarrerak, larrien emankizunerako. Asteburu honetan Nieve negra botako dute.
Umeentzat, berriz, igandean 16:30ean izango da pelikula. Gru 3, mi villano favorito emango dute, etziko saioan.
Proposamenak bidali
Hilean behin, azken astean, Biboletak emakume taldeak proposaturiko filma jarriko dute. Edozein herritarrek ere bidal ditzake, aldi berean, proposamenak (herriantzokia@ataun.eus).