Belen Gonzalez euskal preso lazkaotarra hil da, gaitz luzearen ondorioz
Atzo goizaldean hil zen Belen Gonzalez Peñalba ETAko kide eta buruzagi ohia eta presoa, Donostiako Onkologikoan, gaixotasun luze baten ondoren. 60 urte zituen. 2009an minbizia atzeman zioten, Galizian preso zela. Harrezkero etxean espetxeratze arindu ...
ETAn 1970eko hamarkadaren bukaeran sartu zen. 1980ko hamarraldiaren bigarren erdian buruzagitzan zen. ETAren ordezkari, erakundeak Espainiako Gobernuarekin egin zituen bi negoziaziotan parte hartu zuen: PSOEren gobernuarekin 1989an Aljerian —Txomin Iturberekin zen, hura hil zen auto istripuan—, eta PPrenarekin 1999an Zurichen (Suitza).
Aljeriako hizketaldiek huts egin ondoren, Dominikar Errepublikara deportatu zuten ordezkari talde osoa. 1999ko urrian Pauen (Okzitania) atxilotu zuten, eta 2005ean Espainiaratu.
Agurtze ekitaldia gaur
Belen Gonzalezi gaur, 19:00etan, agurreko ekitaldia egingo diote Lazkaon. Goierri beilatokian 13:00ak arte edukiko dute gorpua. Azaroaren 26an, berriz, 12:30ean nazio mailako ekitaldia egingo dio ezker abertzaleak, Lazkaoko plazan.