Lazkaoko merkatari elkarteak antolatuta, gaur egingo dute Lazkaoko plazan Udazkeneko Azoka herriko merkatariek. Goiz eta arratsalde egongo dira postuak plazako pilotalekuan; 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Lazkaoko merkataritzaren erakus...
Lazkaoko merkatari elkarteak antolatuta, gaur egingo dute Lazkaoko plazan Udazkeneko Azoka herriko merkatariek. Goiz eta arratsalde egongo dira postuak plazako pilotalekuan; 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara. Lazkaoko merkataritzaren erakusleiho izan nahi du sustapen feriak.
Bederatzi saltoki egongo dira: Amets Bat, Arriaran, Iztueta, Koboloi, Manako, Miszelania, Momo, Ni eta Neu, eta Xanu.
Musika eta puzgarriak
Salmenta gunea girotzeko, egun osoan musika jarrita egongo da pilotalekuan. Arratsaldean, haurrentzat puzgarriak eta jolasak antolatu dituzte.
San Benito ikastolako gaztetxoek, berriz, pintxoak egin eta salduko dituzte, bidaietarako dirua lortze aldera.