Repsol gidak bigarren eguzkia eman dio Kabia jatxeari
ZUMARRAGA // Repsol gidak bigarren eguzkia eman dio Zumarragako Kabia jatetxeari. Juanma Hurtado sukaldariak bere ortuan zegoenean izan zuen albistearen berri. Izan ere, Kabiaren ezaugarri nagusietako bat gertuko produktuekin lan egitea da. Jatetxe hon...
ZUMARRAGA // Repsol gidak bigarren eguzkia eman dio Zumarragako Kabia jatetxeari. Juanma Hurtado sukaldariak bere ortuan zegoenean izan zuen albistearen berri. Izan ere, Kabiaren ezaugarri nagusietako bat gertuko produktuekin lan egitea da. Jatetxe honek 20 urte beteko ditu aurten. Hurtadok Subijanarekin eta Bilboko Ercilla jatetxean lan egin zuen, besteak beste, Legazpi kalean Kabia jatetxea ireki aurretik. Zumarragako beste jatetxe batek ere Repsol gidaren bi eguzki ditu. Etxeberri jatetxeak, hain zuzen ere.