Segurako hitanoaren moldaerak jasotzeko saioa
Gaur, 17:00etan, Segurako kultur etxean hitzordua jarri du Hitz edo Irri, Euskaraz Elkarri euskara elkarteak, hikaz hitz egiten duten segurarrentzat. Hitanoaren Segurako moldaera edo formak jasotzea da saioaren helburua, «gureak ditugun hitanoko aditz...
Ordubeteko saioa izango da eta, kafetxo bat hartuz, «hika-hiztun herriko emakumeak eta gizonak elkarrekin solasean» ariko dira. Hitanoaren altxorraren jabe direla sentiarazi nahi diete.