Udalek krisma eta idazlan lehiaketak antolatu dituzte
Urretxuko eta Zumarragako udalek 29. idazlan eta krisma lehiaketak antolatu dituzte. Bi herrietan ikasten duten eskolaumeek har dezakete parte. Lanak bi herrietako kultur etxeetan aurkeztu behar dira, abenduaren 2a baino lehen.Idazlan lehiaketan bi tal...
Idazlan lehiaketan bi talde bereiziko dira: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak (A taldea) eta 5. eta 6. mailakoak (B taldea). Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake. Lanak euskaraz izango dira.
Gaiak
A taldearen gaia honakoa da: Gabon haietan oparirik onena jaso nuen. B taldearena, berriz, Akatsetatik ikasi eta nire jarrera aldatuko dut urte berrian. A taldekoen lana orrialde batekoa izan behar da gehienez eta B taldekoena, bi orrialdekoa gehienez.
Krisma lehiaketan hiru talde bereiziko dira: LHko 1. eta 2. mailakoena (A taldea), 3. eta 4. mailakoena (B taldea) eta 5 eta 6. mailakoena (D taldea). Kasu honetan ere lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.
Epaimahaiaren erabakia abenduaren 22an emango da ezagutzera: 18:00etan, Urretxuko liburutegian. Ekitaldi berean sari banaketa egingo dute. Talde bakoitzean hiru sari banatuko dituzte. Guztiek diploma eta opariak jasoko dituzte.
Saritutako lanak eta aipamen berezia jaso dutenak bi udalen webetan jarriko dira ikusgai. Sarituek bere lana berreskuratu nahi izanez gero, urtarrilaren 31ra arte izango dute aukera.