Igartza Musika Bekak banatu dituzte
Musikeneko ikasleek zuzeneko musika emanaldiak egin dituzte Igartza jauregian gaur goiz eta arratsaldez.
Sariketa bi zatitan banatu dute; batetik, goizean Masterreko ikasleek ikuskizuna eskaini dute, eta bestetik, arratsaldean Graduko ikasleak izan dira musika jarri dutenak. Guztira hamalau emanaldi ezberdin eskaini dituzte, eta guzti hauen artean kategoria bakoitzeko onena nor izan den aukeratu behar izan dute epaimahaiko kideek.
Horrela, Graduko ikasle onenaren saria Hector Alganza biolin jotzaileari eman diote, eta Masterrekoa berriz Alejandro Saul Martinez biolontxelo jotzaileak jaso du.