Lau eta erdiko finala, Mediavillaren begietan
Ikusgarria eta emozioz betea izan zen Jokin Altunak eta Mikel Urrutikoetxeak atzo jokatu zuten Lau eta erdiko txapelketaren finala. Polemikarik ere ez zen falta izan, baina pilotazaleek gozatzeko finala izan zen, eta azkenean, 21-22 irabazi zuen amezketarrak.
Carlos Mediavilla argazkilari zumarragarra ere Bilbon izan zen atzo, eta bere kameraren begitik, horrela erretratatu zituen finaleko momenturik onenak: