Arkaitz Iurritaren dokumentala, Bilbao Mendi Film Festival jaialdian
Arkaitz Iurrita medizale eta eskalatzaile ormaiztegiarrak Al otro lado de la cuerda dokumentalean parte hartu du. Lana, Javier Valerok zuzendu du, baina bien artean ekoitzitakoa da. Bilbao Mendi Film Festival jaialdian aurkeztuko dute lana bi egileek, abenduaren 9an.
Ordubeteko iraupena duen dokumental honetan, sona handiko bederatzi eskalatzaile elkartuko dira Pirinioetan; hormak igotzen jarduteaz gain, eskaladaren etikaz eta baloreetaz hitz egingo dute. Irudi bertikal ikusgarriak ere baditu ikus-entzunezkoak. Parte hartzaileen artean daude Ravier anaiak, Ekaitz Maiz, Mikel Zabaltza, albert Salvadó, Eneko Cesar, Unai Mendia eta Arkaitz Iurrita bera.