Elegantetik hasiko dira jaiak
Ander Deunaren jaiak azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte izango dira. Edonola ere, hasi dira jaietako ekintzak eta etzi XIX. Eleganteen V. Bilkura egingo duteOrmaiztegiko Ander Deunaren jaiak hasi dira. Poliki-poliki motorrak berotzen ari dira Itxune t...
Ander Deunaren jaiak azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte izango dira. Edonola ere, hasi dira jaietako ekintzak eta etzi XIX. Eleganteen V. Bilkura egingo dute
Ormaiztegiko Ander Deunaren jaiak hasi dira. Poliki-poliki motorrak berotzen ari dira Itxune tabernako karta eta joko txapelketekin. Gaur toka, bote eta igel txapelketak egingo dituzte 16:00etatik aurrera. Jaien atariko asteburuan, hala ere, bi dira nabarmentzeko ekintzak: XIX. mendeko V. Eleganteen Bilkura eta haurren danborrada.Etziko Eleganteen Eguneko berritasuna da argazkiak egiteko tokia berritu dutela. Orain bi mende Ormaiztegin zegoen bainu-etxeko argazki batekin egin dute photocall berria. Elizako atarian jarriko dute eta bertan musika tresnak, jokoak eta txokolate jana banatzeko zein hartzeko mahaiak eta aulkiak ipiniko dituzte. Elegante bazkariaren ostean eliza atarian karta jokoak eta iaz haurrentzat egindako panpin tailerra izan zuen arrakasta handia izan zela ikusita, etzi errepikatu egingo dute.
Igandean izango da haurren danborrada eta hurrengo as-tean, Ander Deunaren egunaren bezperan, azaroak 29, helduen danborrada izango da. Aurten berritasunekin dator, izan ere, ordua aldatu diote. Danborrada 20:00etan izango da eta ondoren egingo dute afaria. Lehen afalostean egiten zuten eta berandutzen zelako aurreratu dute.
Bihar eta etzi txozna guneak Ormaiztegiko gazteek antolatutako kontzertuak hartuko ditu eta elegante bazkaria ere gazteek antolatutakoa da.
Argazki zaharrak ikusgai
Bihartik eta abenduaren 3ra arte Zumalakarregi museoa doan ikusi ahal izango dute bisitariek. Egunotan, bertako funtsez gain, Euskal Herria paisaia aldatzen erakusketa ikusgai dago. Erakusketa Ondarearen Europako Jardunaldiak egitasmoaren barruko bilduma da.
Iriarte Goena etxean Ormaiztegiko argazki zaharrak ikusi ahalko dira azaroaren 30etik aurrera eta abenduaren 3ra arte; antolatzailea Heliodoro Etxeberria da.
Jaien hasieran udaletik inolako indarkeriarik gabeko festak izan daitezela, eta elkarren arteko errespetuaren alde egin du.