«Hezkuntzaren barruan ordezko kopuru handiena dugu, %58a»
Hezkuntza publikoan hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin lan egiten duten Hezkuntza Bereziko Hezitzaileek greba dute gaur. Idoia Ormazabalek azaldu ditu arrazoiak.Eskola publikoetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikas-leez arduratzen den He...
Hezkuntza publikoan hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin lan egiten duten Hezkuntza Bereziko Hezitzaileek greba dute gaur. Idoia Ormazabalek azaldu ditu arrazoiak.
Eskola publikoetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikas-leez arduratzen den Hezkuntza Bereziko Hezitzaileen kolektiboa, fisioterapeutek, gizarte langileek, transkriptoreek, zeinu hizkuntzako interpreteek eta hezkuntza laguntzako espezialistek osatzen dute. «Hezkuntzako lehenengo murrizketak heziketa berezian» izan zirela dio Idoia Ormazabalek, eta «arrazoi ugari» dituztela greba egiteko.Hezkuntza Bereziko Hezitzaileen plantilaren ia %60a ez da finkoa.
Hezkuntzaren barruan, ordezko kopuru gehiena daukagun kolektiboa gara, %58. Haurrak behar anitzak dituzten pertsonak dira, eta premia bereziak dituzten haurrek, beste haurren bezainbesteko eskubideak eta gehiago dituzte, behar gehiago dituztelako. Momentu honetan, premia horiek ez dira betetzen, pertsonala falta delako. Azken urteetan, behar bereziak dituzten ikasle gehiago matrikulatu badira ere, langile kopurua eta baliabideak ez dira, inolaz ere, proportzio berean handitu.
Ordezkoen kopuru horrek zertan eragiten du?
Gure haurrek finkotasun bat behar dute, egonkortasuna, ohiturak finkoak… eta hori langileak finkatzen ez diren bitartean, ez da lortzen. Haur guztiek behar dute egonkortasuna, baina gu-reek bereziki gehiago. Gure kolektiboan ez da oposaketa bat egin 2008tik, ez dira lanpostuak finkatzen. Langileen mugikortasun horrek eragina du langileengan, ikasleengan eta ikastetxeengan. Horrekin batera, ordezkoek ikasturte osoan zehar lan egin arren, ez dute uda kobratzen, ezta puntuatzen ere.
2003. urtetik lan hitzarmena berritu gabe daukazue.
Errekor tristeena daukagu, ez hezkuntzan, administrazio publikoan baizik. Hori zergatik den? Hezkuntzak ez diolako garrantzirik ematen gure kolektiboari. Bere momentuan, bai Osakidetzan eta bai hezkuntza berezian, laguntza edo garrantzia gehiena ematen ziona izan zen EAE, baina azkeneko 20 urteetan lo hartuta dago. Gure funtzioak 1998koak dira eta eskaera protokoloak orain dela 15 urtekoak, eta gizartea, bien bitar-tean, ikaragarri aldatu da. Beharrak ere askoz anitzagoak eta desberdinagoak dira, eta horretan ez da eguneratu hezkuntza. 2011n aurre akordioa lortu genuen baina ez da aplikatu.
2011ko aurre akordio horrek balioko luke gaur egun?
Bere osotasunean balio du; funtzioak zehaztea, formakuntza eguneratzea eta hobetzea eta euskara maila hobetzea negoziatzen aritu ginen eta bertan behera geratu ziren. Eta oso garrantzitsuak dira heziketa bereziko profesionalon funtzioak zehaztea eta formakuntza hobetzea; behar berriak sortzen ari dira, eta umeen behar asko ez dira betetzen.
Premia edo behar berriak aipatzen dituzunean, zeintzuk dira behar berri horiek?
Gaur egun ez da down sindromea, edo gaixotasun arraro bat duena bakarrik hartzen premia berezitzat. Etxeko egoeraren eta gizarteko egoeraren ondorioz sortzen diren premiak, kanpotik etorri eta atzeraka gelditzen direnak… Oso-oso anitzak dira beharrak eta oso poliki ari da hezkuntza behar berrietara egokitzen. Hobeto formatutako pertsonal gehiago behar da egokitzeko, eta horretan ere inbertitu egin behar da. Gizartearen atzetik goaz. Premia berezi bat duen ume bat detektatzea, hori nola eta zein baliabiderekin landu jakiteak, denbora bat behar du eta zenbat eta lehenago konturatu, eta zenbat eta lehenago hasi, laguntzak lehenago iristen dira.
Hezitzaile bakoitzak zenbateko ratioa daukazue?
Gehienez hiru ume eduki ditzakegu, baina, praktikan,ume gehiagori eskaintzen diegu arreta. Umeak beharrarekin ikusten dituzunean, profesional bezala eta pertsona bezala, ume hori alde batera uztea ez zaizu ateratzen.
Eguneko eta asteko lanaldia zehaztea ere eskatzen duzue.
Guk egunean 9 ordu arte sar ditzakegu. Irakasleek, zazpi ordu dituzte. 2011ko lan hitzarmenaren aurre akordioan, astean gehienez, 37 ordu eta erdi sartzea lortu genuen. Eskaera horrekin batera, irakaskuntzan lan egin arren, hezitzaileon soldatak, administrazioko maila bereko kategoria berdina daukaten langileen soldatak baino baxuagoak dira.
Ikastetxeetan erabakitzeko guneetatik kanpo zaudete.
Bai, beti egon gara. Ez gaituzte irakasle bezala hartzen. Hala ere, hori azken batean ikastetxe bakoitzaren eskuzabaltasun, pedagogia aurreratzailearen eta langileekiko perspektibaren arabera dago, klaustro batean parte hartu edo botoa emateko aukera izatea. Gure ikastetxean ez daukagu horrelako arazorik, baina ikastetxe bakoitza eta langile bakoitza mundu bat da. Hezitzai-leon artean gero eta kexa zabalduagoa da ez gaituztela kontuan hartzen. Eta azken batean, kasu berezienekin eta behar gehien dituztenekin ordu gehien sartzen ditugun kolektiboa gara.