Aizalekuko elur zuloaren ezaugarrien berri emango du Martinez arkeologoak
Burdinola elkartearekin lankidetzan uztailean Legazpiko elur zuloan indusketa egin zuten. Bihar elur zuloa bisitatzeko aukera dago. Martinez legazpiarraren hitzaldia gaur da, kultur etxean
Aizalekuko elur zuloaren eraikuntza soila da. Zuloaren perimetroan harri-horma bat eraikita dagoela badakiten arren, egun oso hondatuta dago. «Goiko aldeko zati batzuetan harriz egindako horma zegoela badakigu eta horren gainean teilazko sabaia egon zela ere bai». Ez dute, baina, elur zuloaren isurbidea topatu, nahiz eta egon zela dokumentatuta dagoen. «Baliteke Gabiriara doan errepidea eraiki zutenean isurbidea hondatzea eta haren aztarnarik ez geratzea». Badakite eraikuntza lanak nola egin zituzten. Hain zuzen, putzua egin bitartean ateratako materialarekin, elur zuloaren iparraldeko aldeak igo zituzten eta tumulu forma eman zioten. Gipuzkoan 50 bat Martinezek Legazpiko Aizalekuko elur zuloari buruzko xehetasun gehiago emango ditu gaurko hitzaldian, baita Euskal Herri mailan egiten ari diren ikerketari buruzkoak ere. Arkeologo legazpiarrak Gipuzkoako elur zuloak aztertu ditu, bertan 50 bat elur zulo aurkitu dituzte. Euskal Herrian XVI. mendetik dokumentatuta daude. Aurretik Antzinako Ekialdean eta Erroman erabiltzen zituzten izotza sortu eta elikagaiak gordetzeko, freskatzeko zein medikuntzarako ere erabiltzen zituzten.«Aurreko uztaileko indusketan Aizalekun ikusi genuena baieztatu dugu»
«1678. urtetik XIX. mendera arte erabili zuten elur zuloa legazpiarrek»