Goierriko gaztei 11 domina eman dizkiete World Cheese Awards munduko sarian
Beste behin, sari-uzta emankorra lortu dute Goierriko gaztandegiek World Cheese Awards 2017 munduko lehiaketan. Zortzi etxek 11 domina jaso dituzte Londresen (iaz Donostian zen); 9 brontze eta bi zilar.Honakoak dira Goierriko sarituak: Legazpiko Makatz...
Honakoak dira Goierriko sarituak: Legazpiko Makatzak 1 eta Erraizabalek 2, Gabiriako Baztarrikak 2, Zeraingo Basazabalek 1, Ordiziako Otatzak 1, Ataungo Troskaetak 2 (zilarrak), Olaberriko Aldanondok 1 eta Idiazabalgo J. Aranburuk 1.