Igartza-Txindokiko igerilariak Neguko Ligan
KIROLA // Igartza Txindoki taldeko igerilariak Neguko Ligan murgilduta dabiltza. Infantil eta junior mailako igerilariak Hernanin lehiatu ziren. Igerilariek lan ona egin bazuten ere, ezin izan zituzten Euskadiko txapelketarako gutxieneko denborak lortu.