Oroimen historikoari eskainitzako 6. egitaraua bihar hasiko da Ataunen. Bost ekitaldi dira. 1936ko gerrako gertakarien tokiak erakutsiko dituzte, «emakumeen ibilbidea eta ibilaroa» osatuta
Oroimen historikoarekin loturik bost ekitaldirekin, Ataunen zikloa antolatu dute. Iragana gogora ekartzen goiburudun 6. egitaraua da, 2012tik urtero egin dena. Aurreneko ekitaldia bihar izango da, eta, ohi bezala, abenduaren 30ean Aiako oroitarrian omenaldia eginez bukatuko da.
Ibilaldi berezi bat prestatu dute, biharko.
Ataungo emakumeen ibilbidea eta ibilaroa sortzen izenarekin, San Martingo plazatik abiatu, San Gregorion geldialdia egin, eta Aiako plazan bukatuko da txangoa. Kotxeetan joango dira, 10:00etan irtenda.
1936ko gerran Ataunen gertatu ziren ekintzen nahiz pasadizoen lekuak kokatuko dituzte Ainara Gorostizu eta Nerea Elias gidariek.
Eta gerra etorri zen liburua idatzi zuten 2009an, eta XIII. Gerriko Ikerlan Bekarekin argitaratu zieten.
Kontzentrazioa Aian
Ibilbidea Aian bukatuko dute, eta azaroaren 25arekin bat eginez, emakumeei omenaldia egingo diete hango plazan, 12:00etan. Kontzentrazioa ere izango da,
Emakumeen aurkako indarkeriarik ez leloarekin (12:30). Ondoren, mokadutxoa aterako dute Haitzarri elkartean.
Memoria historikoaren zikloan, urteroko legez, hitzaldiak eta musika kontzertua ere izango dira. Oskarbi musika taldearen kontzertua da aipagarrietako bat. Donostian 1966an sortua, liburua argitaratu berri dute, 50. urteurrenean. Abenduaren 22an izango dira Ataungo antzokian.
EGITARAUA
VI. Iragana gogora ekartzen 2017
· Bihar. ‘Ataungo emakumeen ibilbidea eta ibilaroa sortzen’ ibilaldia (kotxez). Nerea Elias eta Ainara Gorostizu gida. 10:00, San Martindik abiatuta, Aiaraino.
· Abenduak 2. ‘Han goian dago Jentilbaratza’. 11:00, San Martingo plazan.
· Abenduak 21. ‘Oteiza eta Gandiaga gogoan’ hitzaldia, Jaione Apalategik. 19:00, udaletxean.
· Abenduak 22. Oskarbi musika taldearen kontzertua, Gerrako Hotsak ekimenaren barruan. 20:00, Herri Antzokian.
· Abenduak 30. Gerraren ondorioak jasan zituztenei omenaldia. 12:00, Aiako oroitarrian.