Mikel Markez eta Erramun Martikorena elkarrekin Zumarragan
Mikel Markez eta Erramun Martikorena kantariek elkarrekin kontzertua egin zuten atzo Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Hogeita bost urte dira aurrenekoz biek elkarrekin abestu zutela. 2010. urtean, bira bat egin zuten elkarrekin, eta harrezkero, gehiagotan ere aritu izan dira batera.
Aurrena bakoitzak bere aldetik abestu zituen bere errepertorioko hainbat kanta, eta gero, biak batera aritu ziren, kantu ezagunak abesten.