Mendian eta korrika, bikoteka
Ezkioko Mendi Lasterketa Mistoaren lehen edizioan 61 bikotek parte hartu dute. Aurreneko bi sariak Bizkaira joan dira; Ezkioko bikotea laugarren gelditu daIzazpiko igoeraz gain, Ezkiok badu hemendik aurrera beste lasterketa bat: Ezkioko Mendi Lasterket...
Ezkioko Mendi Lasterketa Mistoaren lehen edizioan 61 bikotek parte hartu dute. Aurreneko bi sariak Bizkaira joan dira; Ezkioko bikotea laugarren gelditu da
Izazpiko igoeraz gain, Ezkiok badu hemendik aurrera beste lasterketa bat: Ezkioko Mendi Lasterketa Mistoa. Asteburuan egin dute aurrenekoz, eta korrikalarien erantzunarekin gustura egoteko moduan daude antolatzaileak. Eguraldiak askorik lagundu ez bazuen ere, giro ona izan zen, lasterketan ez ezik, baita antolatzaile eta parte hartzaileen artean ere.Parte-hartze aldetik ere, kopuru polita lortu dute aurreneko edizioan. 122 lagun aritu dira, 61 bikotetan banatuta. Horietatik erdietan, bikotekide bat edo biak izan dira goierritarrak. Eskualdeko lehenak etxekoak izan dira gainera, antolakuntza lanetan aritu diren Aritz Egea eta Saioa Soraluze; laugarren gelditu ziren sailkapen orokorrean.
Sari nagusiak Bizkaira
Lasterketako sari nagusiak, ordea, eskualdetik kanpoko korrikalariek eraman zituzten. Aurreneko bi bikoteak, bizkaitarrak izan ziren. Irene Loizate eta Paul Bereziartua durangarrak jantzi zituzten txapelak. Bikote gaztea da eta «lehen aldia» zuten horrelako lasterketa batean; «esperientzia polita» izan dela diote. Ezkioko adineko herritarrak arduratu ziren sariak banatzeaz.