Bihar hasi eta igandera arte, Udazken Kulturala dute Zerainen
ZerainLabek antolatuta, bihar hasi eta igandera bitartean, Udazken Kulturala izango da Zerainen. Bihar, 18:00etan, Goierriko punta-puntako bi kirolari txapeldunen bisita izango dute herrian. Izenak ezkutuan gorde dituzte antolatzaileek, baina neska bat...
Larunbatean erretenak garbitzeko auzolan pedagogikoa egingo dute, 09:00etan. Igandean, berriz, Euskararen Egunean, kantu bazkaria egingo dute Aitor Furundarenarekin, Oiharten. Mandioan eman behar da izena (helduek 25 euro, haurrek 10); bihar da azkeneko eguna.