Iñaki Etxaniz: «Kalitatezko hezkuntza aldarrikatzen ari gara batez ere»
Hezkuntza publiko irakasleek greba dute gaur. Iñaki Etxaniz Urretxu eta Zumarragako Gainzuri ikastetxeko irakasle eta Steilas sindikatuko kideak grebaz hitz egin du.Zein mobilizazio antolatu dituzue?Bi greba deialdi daude: bata azaroaren 30ean egingo ...
Zenbatekoa da ratioa gaur egun? Lehen Hezkuntzan 25 umekoa da eta Haur Hezkuntzan 23koa. Hezkuntza sailak %2 edo %3 igo nahi du. Gu horren aurka gaude, noski. Izan ere, zenbat eta haur gehiago eduki gelan, zailagoa da helburuetara iristea. Zuek ratioa jaistea nahi duzue. Zenbateko jaitsiera nahi duzue? Guri gelako 20 bat ume egotea gustatuko litzaiguke, gehienez. Horrek gela gehiago, irakasle gehiago, kontratazio gehiago… suposatzen du, baina baita kalitate handiagoa ere. Murrizketak salatu dituzu. Zeintzuk izan dira azken urte hauetako murrizketak? Ikasturtea planifikatzen duzunean, aurreikuspen bat egiten da. Egitasmo askotan sartuta gaude, baina horiek aurrera eramateko oso baliabide gutxi ditugu. Liburutegia zabalik edukitzeko, adibidez, eskolak berak esfortzu bat egin behar du murrizketa egon delako. Lehen pertsona bat genuen liburutegirako eta ia egun osoko lan jarduna zuen. Eskolak beste toki batetik kendu behar du liburutegia zabalik mantendu ahal izateko. Zer diozu ordezkapenen gaiari buruz? Iazko grebei esker, ordezkapenak lehen egunetik egiten dira. Lehen, irakasle bat gaixotzen zenean, aste bat pasatzen zen ordezkoa bidaltzen zutenerako. Libre zeuden irakasleek betetzen zuten gaixo zegoenaren tokia. Baina aste horretan bere ikasleei irakasle pila batekin egotea tokatzen zitzaien. Egoera oso larria al da? Proiektu asko ditugu eskuartean eta horiek martxan jartzeko eta dinamizatzeko jendea behar da. Larri gabiltza, baina ez dute aurreikusten jende gehiago kontratatzea. Kalitate handiko hezkuntza eskaintzen ari gara, baina irakasleok esfortzu izugarria egiten ari garelako. Lan ordutatik kanpo lan egiten ari gara. Jendeari tiraka ibili behar zara. Beraiek horretaz aprobetxatzen dira: badakite konpromisoa dugula eta azkenean eskuartean dugun guztia egingo dugula. Baina horrek guztiak haurrengan eragina du, noski. Zuen kasuan, zenbat irakasle gehiago behar dituzuela uste duzue? Zaila da kalkulatzea, baina lau-bat gehiagorekin normaltasun handiagoz lan egin ahalko genuela uste dut. Proiektuek dedikazio handia eskatzen dute eta aurrera eramateko baliabideak behar dira. Giza baliabideak oso garrantzitsuak dira. Soldata izoztuta duzuela esan duzu. Duela urte batzuk soldata %5 jaitsi ziguten eta ordutik izoztuta dugu. Gutxienez %5 hori berreskuratzea gustatuko litzaiguke. Gurasoen elkartasuna nabaritu al duzue? Bai. Ostiral goizetan kontzentrazioak egiten ari gara greba girotze aldera. Bestalde, itxialdi bat egin genuen gurasoekin. Hiru sindikatuak etorri ziren (Steilas, LAB eta ELA) eta gurasoei gure aldarrikapenen berri eman genien. Gurasoekin partekatu nahi genituen grebaren arrazoiak, hezkuntza publikoaren egoera… Ekitaldiak oso harrera ona eduki zuen. Gurasoko jangelan elkartu ginen eta guraso asko etorri ziren. Oso ondo egon zen. Izan ere, askotan greba egiten da eta inork ez daki aldarrikapenak zeintzuk diren. Gure helburua kalitatezko hezkuntza publikoa edukitzea da. Beraz, greba honek beraiei eta beraien seme-alabei ere eragiten die. Gurasoen babes osoa dugu. Urtebete daramatzazue mobilizazioekin. Iaz ere bi greba egin genituen eta jarraipen handia izan zuten. Orduan ere irakasleen gehiengoak grebarekin bat egin zuen. Sindikatuek grebei esker hainbat gauza lortu direla esan dute. Ordezkapenen arazoa konpontzea, adibidez.«Ratioek asko baldintzatzen dute hezkuntzaren kalitatea»
«Greba honek gurasoei ere eragiten die eta beraien babes osoa dugu»