Derbiarekin batera, klubaren eguna egingo du Ampo Ordiziak
ORDIZIA // Ampo Ordiziak, Hernani Rugby Taldearen aurkako derbia jokatuko du igandean, 12:30ean Altamiran. Ordiziarrak 7. daude sailkapen nagusian, eta hernaniarrak, 10. postuan. Horrez gain, klubaren eguna ere izango da igandean. Horregatik, 10 euroko...
Ampo Ordiziak Hernani Rugby Taldearen aurkako derbia jokatuko du igandean, 12:30ean Altamiran. Ordiziarrak 7. daude sailkapen nagusian, eta hernaniarrak, 10. postuan. Horrez gain, Ordizia Rugby Elkarteak klubaren eguna ere izango du igandean. Horregatik, 10 euroko sarrera kobratuko zaie partida ikustera joaten diren guztiei. Bazkideei, pintxoa eta edatekoa emango zaie trukean.