Itziargo eta Lasturgo mendietan ibiliko dira lazkaotarrak etzi
LAZKAO // Amalur mendi elkarteak kostaldera joko du igandean. Itziartik abiatu, Andutz mendia (610m) igo, eta Lasturrera jaitsiko dira. Deba uraren antzinako ubideari segiz, Arbil (434m) igoko dute. Itziarren bukatu dute ibilaldi zirkularra, 12 kilome...
LAZKAO // Amalur mendi elkarteak kostaldera joko du igandean. Itziartik abiatu, Andutz mendia (610m) igo, eta Lasturrera jaitsiko dira. Deba uraren antzinako ubideari segiz, Arbil (434m) igoko dute. Itziarren bukatu dute ibilaldi zirkularra, 12 kilometrokoa eta 3,5 ordukoa. Itzalatik igandean 08:30ean irtengo dira, eta 14:00etan itzuli.