Azaroko txokoa Barrendiola da eta abenduko arrastoak Zerain aldera jotzen du

Udalak argitaratutako egutegiko azaroaren orrialdean agertzen den txokoa Barrendiolako urtegia da. Ez da inondik ere toki ezkutua eta baliteke egutegiko lehiaketan orain arte asmatzeko txokorik errazena izan izana. Udalak ez du oraindik hil honetako parte hartzea zenbatekoa izan den zehaztu, ezta zozketako irabazlea nor den esan ere.

Barrendiolako urtegira nola iritsi ez dakien legazpiarrik ez da izango. Aitzitik, ezkutuago egon liteke abenduko argazkian agertzen den irudia. Tokiari lorratza jarraitzeko Brinkolatik Zerain aldera egin behar da. Beste arrasto bat ere eman dute, hain zuzen, tokia udal mendi larreetan dagoela.

Tokia asmatuz gero, betiko moduan legazpi.eus webgunearen bidez edo Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda eman ahalko da zozketan parte hartzeko erantzuna.

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend