Gabonetan haurren eta gazteen aisialdi jarduerak Olaberrian
OLABERRIA // Eguberrietako oporretarako aisialdiko ekitaldiak antolatu ditu udalak, Olaberrian. Gaztetxoek (11-17 urte) hilaren 27an eta 28an batukada tailerra izango dute, eta urtarrilaren 3an Baskoniaren saskibaloi partidara joango dira. Izena abendu...
OLABERRIA // Eguberrietako oporretarako aisialdiko ekitaldiak antolatu ditu udalak, Olaberrian. Gaztetxoek (11-17 urte) hilaren 27an eta 28an batukada tailerra izango dute, eta urtarrilaren 3an Baskoniaren saskibaloi partidara joango dira. Izena abenduaren 13rako eman behar dute. Haurrentzat jolas-txokoan tailerrak egingo dituzte (10:00-13:00), egunero. Izena 15era arte eman liteke. Gabon egunean kantu-eskean ibiliko dira, eta 29an puzgarriak egongo dira.