'Laukituta' ideia hobetsi dute Zaldibian udaletxe berriarentzat
Zaldibiako udaletxea eta plaza ingurua berritzeko ideia lehiaketan, epaimahaiak azaroaren 27an ebatzi zuen irabazlea, bigarren fasera iritsi ziren bi proposamenen artetik. Laukituta proiektuak irabazi du lehiaketa.Proposamen irabazleak kubo itxurako er...
Proposamen irabazleak kubo itxurako eraikina aurkeztu du, udaletxetarako. Gaur egungo kultur etxe zaharra bota, eta orube horretan altxatuko dute herriko etxe berria. Aurrealdean —egungo udaletxearen tokian—, arku batek sostengatutako aterpea txertatu dute, lehiaketako eskakizuna baitzen hori ere.
Proiektua idazteko
Laukituta proposamenak 71,66 puntu batu ditu, eta lehiakide zen beste ideiak, Bizaldi izenekoak, 68,13. Eraikinaren eredu energetikoaren eta ordainsarearen proposamen ekonomikoaren ataletan gailendu da Laukituta; espazio publikoaren antolamenduan eta egokitasun arkitektonikoan, aldiz, Bizaldi.
Udaletxearen proiektua idazteko lana ere jasoko du garaileak, diru sariaz gain.