Aldundiaren saria jaso dute Atzegiko boluntarioek
LEGAZPI // Gipuzkoako Atzegiko boluntarioek «esker onez» jaso zuten herenegun 2017ko Boluntariotza saria Gipuzkoako Foru Aldundian Markel Olano ahaldun nagusiaren eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuaren eskutik. Legazpiko saria Laura Paredes...
LEGAZPI // Gipuzkoako Atzegiko boluntarioek «esker onez» jaso zuten herenegun 2017ko Boluntariotza saria Gipuzkoako Foru Aldundian Markel Olano ahaldun nagusiaren eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuaren eskutik. Legazpiko saria Laura Paredes Atzegiko kideak jaso zuen. Diputazioak orain dela 23 urte sortu zuen Boluntariotza saria, Gipuzkoako hirugarren sektorea osatzen duten pertsonen ardura eta ekarpena aitortzeko.