Arkaitz Iurritak ekoitzitako film laburra zapatuan emango dute Mendifilmen
Aurreko larunbatean Pauen aurre-estreinaldia burutu ondoren, Arkaitz Iurrita eskalatzaileak (Ormaiztegi, 1980) egin duen Al otro lado de la cuerda dokumentala larunbatean emango dute Bilboko Mendi Film Festival jaialdian. BBK aretoan da emankizuna, 19:...
Pirinioetako bost tokitan grabatu du Iurritak ikuskaria, Javier Valero zinemagile madrildarrarekin. Iurritaren iritziz, eskaladaren ikuspegitik mendikatean ederrenak diren sei leku islatu ditu, bost gonbidaturekin batera bideak eskalatuz (Ordesa errepikatu dute).
Ekaitz Maiz, Mikel Zabaltza, Albert Salvado, Eneko Cesar eta Unai Mendia gonbidatu ditu Iurritak, bere sokalagun. Jean eta Pierre Ravier aitzindariak ere elkarrizketatu ditu, baita haien seme/iloba Christian Ravier ere. Lehiaketara aurkeztu dute lana.