Hell Riders Beasaingo talde gaztea zuzenean
Gazteak dira, baina indarrean datoz. Beasaingo hiru gaztek osatzen dute Hell Riders taldea. Iban Irastortza, Hego Arina eta Aritz Markinez dira taldekideak eta punk-rocka egiten dute.
Idiazabalgo eta Beasaingo jaietan egin dituzte lehen kontzertuak. Pasa den astean, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Beasainen antolatutako ekitaldian jo zuten, Gernika plazako pilotalekuan. Hango irudiekin osatu dute bideoa.