Olentzerorekin talo tailerra Zegamako parketxean
ZEGAMA // Urteroko moduan, Olentzerok Zegamako Anduetza parketxea bisitatuko du. Hilaren 16an eta 17an jaitsiko da menditik parketxera. Larunbatean 16:30ean eta 18:00etan egongo da haurrekin eta igandean 10:30ean eta 12:00etan. Hasteko bere istorioa ko...
ZEGAMA // Urteroko moduan, Olentzerok Zegamako Anduetza parketxea bisitatuko du. Hilaren 16an eta 17an jaitsiko da menditik parketxera. Larunbatean 16:30ean eta 18:00etan egongo da haurrekin eta igandean 10:30ean eta 12:00etan. Hasteko bere istorioa kontatuko du eta gero haurrekin eta helduekin taloak egingo ditu. Parte hartzeko, 943 80 21 87 zenbakira deitu behar da. 5 euro balio du.