Tere Irastortzak 'Txoriak dira bederatzi' saiakera argitaratu du
Gogoeta labur sorta bat bilduta, Txoriak dira bederatzi liburua ondu du Tere Irastortza idazleak (Zaldibia, 1961). Astelehenean aurkeztu zuen, Donostian. Pamiela argitaletxeak atera dio.Saiakeraren generotik hornitu du, batik bat, azken lana Irastortza...
Saiakeraren generotik hornitu du, batik bat, azken lana Irastortzak, orain ia 10 urte atera zuen Izendaezinaz (Pamiela, 2008) liburuaren bidetik. Olerkiak eta oharrak ere txertatu ditu Txoriak dira bederatzi-n. Ideiak «lotzen eta askatzen» saiatu da, idazterakoan sortu zaizkion eta gordeta zeuzkan gogoeta-muturretatik abiatuta.
Poesia idatzi du, batez ere, idazle zaldibiarrak, 1980an lehen liburua argitaratu zuenetik. «Eten» bat egin, eta «idazlearen alderantzia» erakutsi du orain.
Bihar Durangoko Azokan aurkeztuko du Irastortzak Txoriak dira zortzi liburua, 18:30ean, Ahotsenean solasaldia eginez.