Azurmendi eta Saralegi aizkoran igandean Zaldibian
ZALDIBIA // Urrezko Aizkolarien Kopa txapelketako finalaurreko bat jokatuko dute, etzi, Zaldibian. Iñaki Azurmendi eta Ruben Saralegi lehiatuko dira, buruz buru. 14 enbor ebaki beharko dituzte. Beste finalaurrekoa Leitzan da, gaur, Iker Vicenteren et...
ZALDIBIA // Urrezko Aizkolarien Kopa txapelketako finalaurreko bat jokatuko dute, etzi, Zaldibian. Iñaki Azurmendi eta Ruben Saralegi lehiatuko dira, buruz buru. 14 enbor ebaki beharko dituzte. Beste finalaurrekoa Leitzan da, gaur, Iker Vicenteren eta Jon Rekondoren artean. Gabonetako Harrijasotze Kopako saioa ere jokatuko dute Zaldibian, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a-k eta Beñat Telleriak. Resti frontoian da aizkora-harri saioa (10 euro), igandean 12:00etan.