Historia-ikerketak eta herriko gaiak gehien; literatura, gutxi
Saiakera jeneroa indartsu ekoitzi da 2017an Goierrin .Itzulpenak eta haur literatura aipagarri, aurten ere .Patxi Ezkiagaren poesia uzta utzi du urteak .Herrikako ikerlanek kopuruari eutsi diote
Goierritarrek 2017an ekoitzitako liburugintzak 30 bat titulu berri eman ditu. Ohikoa denez, aurreko urteetako joerari eutsita, herrietako ikerketek, monografia historikoek eta lan etnografikoek osatzen dute sail mardulena. Enpresen urteurrenei loturik, Beasainen Indar, etorkizuneko sustraiak liburuak ikusi zuen otsailean argia; martxoan, CAFen mendeurrenaren harira, CAF, mend ebat burdinbidearen zerbitzura lanak. Lemniskatak liburuxka formatuan atera du, eta enpresak berak liburuki handian, langileei banatzeko. Zumarragan, Antonio Prada artxibozainaren azterketa batekin hasi zen urtea: Zumarragarrak liburua urtarrilean atera zen, 1877tik 2015era arteko biztanle-errolden xeheketa. Beasainen, Garai bateko lanbideak jaso ditu Josetxo Zufiaurrek, Beasaingo Paperen 27. zenbakian. Ataunen, Juan Arin Dorronsorori buruz Izaskun Egigurenek 2009an ondu zuen liburuak bigarren edizioa izango du; aste honetan aterako da, jaiotzaren 125. urtemugan. Literaturan, saiakera Egunotan, beste liburu bat ere aurkeztuko dute, Urretxun: Los Ipeñarrieta, un linaje al servicio de los Austrias. Gure Iragana taldeak ekoitzi du, Urretxuko Udalaren eskariz. Zegaman, Angel Irigorasek Herri zapalkuntzaren lekukoen bigarren zatia atera du: Indarkeria politikoaren eragina zegamarrongan (1936-2016). Literaturan, usuena saiakera izan da: Joxe Azurmendiren Hizkuntza, nazioa, estatua edo Joseba Gabilondoren Populismoaz, kasu. Mikel Aiestaranek Ekialde Hurbilaz idatzitako biak eta Tere Irastortzaren Txoriak dira bederatzi sar litezke. Patxi Ezkiagak Legorreta sorterriari Urrutiko lur hauek poesia bilduma eskaini dio 2017an. Narrazioan, Itxaro Mendizabalek Gurasoei gutuna lehiaketako lanak liburu formatuan atera ditu, bilduma eran.