Munduko palari onenen lehia
Eliteko Pala Txapelketa jokatu da zubian laugarren urtez Olaberrian. Munduko palari onenak aritu dira lehian. Pala motzeko finala Skufca eta Arrietarentzat izan daMunduko palari onenen bilgune izan da Olaberria pasa den zubi luzean. Ostiral eta larunba...
Eliteko Pala Txapelketa jokatu da zubian laugarren urtez Olaberrian. Munduko palari onenak aritu dira lehian. Pala motzeko finala Skufca eta Arrietarentzat izan da
Munduko palari onenen bilgune izan da Olaberria pasa den zubi luzean. Ostiral eta larunbat artean IV. Eliteko Pala Txapelketa jokatu dute bertan, pala motzean eta paleta larruzko modalitateetan. Denera 16 pilotari aritu dira. Larunbatean jokatu ziren finalak; ostiralean finalaurrekoak.Pala motzean Gari Arrieta olaberritarrak eta Emiliano Skufca argentinarrak osatutako bikoteak irabazi zuen, Xabier Ibargureni (Lazkao) eta Imanol Ibañezi (Bilbo) markagailuan 7 puntuko aldea aterata (33-40). Skufca faborito zen aurten ere. Munduko palari onenetakoa da argentinarra. Partida borrokatua izan zen, maila altukoa. Izan ere «Ibañezek ere atzean lan bikaina» egin zuela esan du Arrietak .
Exijentzia handiko partida izan zen goierritarrarentzat, «maila honetako palariekin jokatzea ez baita erraza». Partida berezia ere izan zen «aurrelari lanetan bi goierritar» egokitu zirelako, besteak beste.
Partida interesgarriak
Paleta larruzko finala uste baino eskasagoa izan zen ikuskizun aldetik. Alfonso Etxebarren eta Mikel Sanz bikote iruindarrak 35 eta 13 irabazi zuen: «Faboritoak ziren, baina partida borrokatuagoa espero genuen» esan du Xabier Berasategi antolatzaileak.
Gaztetxoen mailan ere jokatu dituzte partidak. Xabier Aldaniz eta Haimar Galarraga izan ziren garaileak.
Orokorrean antolatzaileak gustura daude txapelketak emandakoarekin. Lau urteren ondoren, jada egonkortuta dagoen txapelketa da. Txapelketak iraun duen bi egunetan «jende asko» ibili da, eta «partida interesgarriak eta borrokatuak» ikusteko aukera egon dela nabarmendu dute.