Bareaken erakusleiho lehiaketa, opari txartelak eta zozketak
Bareak merkatari elkartea Gabonetako kanpainan murgilduta dago egunotan, herritarrak Gabonetako erosketak herrian bertan egin ditzaten bultzatzeko. Erakusleihoak dotoretu dituzte gainera, 28 denda, erakusleiho lehiaketan parte hartzen ari dira eta. Her...
Opari txartelak, zozketak
Bestetik, opari txartelak atera dituzte, 40 euro ordainduta, 50 euroko erosketak egiteko, urtarrilaren 5era bitartean. Bareaken bulegoan eskuratu daitezke (Zal- dizurreta, 5). Era berean, urtarrilaren 5era bitartean Beasain Txartelarekin erosketak ordaintzen dituztenen artean Gabonetako 20 lote zozkatuko dituzte, eta erosketak egiterakoan poltsa berrerabilgarriak banatuko dizkiete bezeroei.
Abenduaren 26an eta 27an, azkenik, txu-txu trena ibiliko da herrian zehar.