Euskal Herriko animalien egutegia egin du Aitor Montes segurarrak
Aitor Montes segurarrak txikitatik du naturarekiko zaletasuna. Duela urtebete, Goierri Basatia bloga sortu zuen, bere zaletasunari bide emanez, animalien argazkiak eta informazioa argitaratzeko. Urtebetean atera dituen argazkirik onenak aukeratu eta egutegia osatu du orain. Euskal Herriko Animaliak izena eman dio eta hilabete bakoitzean, “Euskal Herrian topa ditzazkegun ornodun zein ornogabe espezie bana” agertuko da, azalpen batekin lagunduta.
Inprentan da lana dagoeneko, eta “ale kopuru mugatu bat” eskatu duela azaldu du. Hori dela eta, norbaitek egutegia lortu nahiko balu, berarekin jarri behar du harremanetan. Informazio gehiago, bere blogean aurkitu daiteke.