Latxa arkumea bertan erosteko ituna egin dute Larsabik eta BMk
Latxa arkumea ekoizten duten artzainen Larsabi elkarteak eta Uvesco enpresak (BM supermerkatuak) akordio komertziala egin dute, Gabonetarako. Bertako baserrietan hazitako arkumea Euskal Herrian bertan saltzea eta kontsumitzea ahalbidetuko du hitzarmena...
Oso positiboki baloratu du Larsabik ituna. «Aurreko urteetan, Garsabi zenaren bidez komertzializatutako arkumeen %90 Euskal Herritik kanpora joan zen. Orain, gure arkumeen %80 bertan salduko da, BMren saltokietan», azaldu zuen herenegun Mariano Imazek.
Harremanaren hasiera
Gabon kanpainarako indarra du akordioak, printzipioz. Baina, aurrerantzeran, Uvesco-BMrekin hasitako bideari garrantzi handia eman dio Larsabik. «Datozen urteetan elkarlana handitu nahi dugu». BMko bertako produktuen arduradun Ion Urangak ere «bidea irekitzea» garrantzitsutzat jo du.