Aurten ere goierritarrek sari asko irabazi dituzte. Fruta, berdura eta errezil sagarretan gabiriarrak dira nagusi. Ezti lehiaketan, berriz, sari guztiak legazpiarrentzat izan dira. Kapoiei eta oilaskoei dagokienez, urretxuarrak dira eskualdeko trebeena...
Aurten ere goierritarrek sari asko irabazi dituzte. Fruta, berdura eta errezil sagarretan gabiriarrak dira nagusi. Ezti lehiaketan, berriz, sari guztiak legazpiarrentzat izan dira. Kapoiei eta oilaskoei dagokienez, urretxuarrak dira eskualdeko trebeenak. Zaldi abere sariketan, berriz, Idiazabal, Zaldibia, Ezkio, Zegama eta Gabiriara joan dira sariak. Argazkian, Maite Saltsamendi ezkiotarra (bi sari lortu ditu, zaldi batekin eta urteko moxal batekin), Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziarekin.