Elikagai Bankukoen esker ona urretxuar eta zumarragarrei
URRETXU // Elikagai Bankuak eskerrak eman nahi dizkie urretxuar eta zumarragarrei abenduaren 1eko eta 2ko bilketetan erakutsi zuten eskuzabaltasunagatik. Egun horietan lan egiten zuten 50 boluntarioei ere eskerrak eman nahi dizkie. Urretxu eta Zumarrag...
URRETXU // Elikagai Bankuak eskerrak eman nahi dizkie urretxuar eta zumarragarrei abenduaren 1eko eta 2ko bilketetan erakutsi zuten eskuzabaltasunagatik. Egun horietan lan egiten zuten 50 boluntarioei ere eskerrak eman nahi dizkie. Urretxu eta Zumarragako Eroskiri, BM supermerkatuari eta Zumarragako Josune janari-dendari ere esker ona azaldu diete, beraien dendetan bilketa egiteagatik.