Gipuzkoako 500 bat atleta bilduko ditu Txindoki Krosak
Laugarren urtez, Gipuzkoako atleta onenen bilgune izango da Ordiziako Oianguren parkea, igandean, hilak 17, Txindoki Grupo Jaso AT taldeak antolatutako krosaren harira. Txindoki Krosean 11 laterketa burutuko dituzte eta 500 bat atleta biltzea espero du...
Eguraldiaren iragarpenak euria eman du iganderako, beraz lokatza izango da jardunaldiko protagonistetako bat eta horrek «benetako kros ikuskizun batez gozatzeko aukera» emango duela uste dute Txindoki taldeko lagunek.
Hamaika lasterketa
Hainbat kategoriatako 11 lasterketa egingo dira. Guztien artean, kadete mailako mutilak eta gizonezko beteranoak izango dira ateratzen lehenak, 10:00etan hain zuzen ere. 12:45ean izango da proba guztien artean izarra izango dena, senior mutilen txanda izango baita. 7.900 metroko ibilbidea egin beharko dute. Txindoki taldeko Eneko Agirrezabal eta Goierri Garaia taldeko Ander Sagarzazuren arteko lehia polita ikustea espero dute zaletuek.
Bestalde, goiza Oiangun pasatzera joaten direnentzat, taberna irekita egongo da zerbait edan eta jan ahal izateko.