Heziketa da bermea
Hamabigarren urtez jarri dute abian 'Bizi D'elikatuz mugituz', elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko. Aurten 2 eta 10 urte bitarteko haurren familiei dago zuzendutaElikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko D'el...
Hamabigarren urtez jarri dute abian ‘Bizi D’elikatuz mugituz’, elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko. Aurten 2 eta 10 urte bitarteko haurren familiei dago zuzenduta
Elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko D’elikatuz bizi 2017-18 kanpaina aurkeztu zuten atzo, Foru Aldundian, Donostian. Aurtengoa, sentsibilizazio kanpaina hau abian jartzen duten 12. urtea da eta oraingoan, 2 eta 10 urte bitarteko haurren familiei dago zuzenduta. Elikadura eta jarduera fisikorako ohitura egokiak sustatzeko mahai oihaltxoa eta familian egiteko sukaldaritza osasungarriko tailerrak izango dira, aurtengo kanpainak ekarriko dituenak. Ordiziako D’elikatuz zentroak, Foru Aldundiak, Ordiziako Udalak, Kutxa Fundazioak eta gai horretan adituak diren hainbat profesionalen elkarlanetik abiatutako ekimena da.Iñaki Iturrioz, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol teknikariak adierazi bezala, «gipuzkoarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzea da kanpainaren helburu nagusia. Horren harira, «adin goiztiarretan eragiteak, prebentzioa bermatzen» duela azaldu zuen Leire Arandiak, Ordiziako D’elikatuz zentroko zuzendariak.
Lanerako tresnak
Elikadura eta osasunari buruzko heziketa kanpaina hau aurrera eramateko familian egiteko sukaldaritza osasungarriaren tailerra antolatu dute. Bi tailer eskainiko dira; abenduaren 23an bat, eta hilaren 30ean bestea, Kutxa Kultur-ek Tabakaleran dituen instalazioetan izango dira, 11:00etan.
Arandiak argitu zuenez, «gurasoak eta haurrak elkarrekin lanean jartzea eta beraien elikaduran fruta eta barazkiak noiz eta nola sartu ikastea dira helburuetako batzuk». Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariaren eskutik, familian sukaldatu eta sukaldaritzaz gozatzeko gomendioak landuko dira tailer horietan.
Parte hartu ahal izateko, aldez aurretiik izena ematea komeni da www.kutxa.eus webgunean.
Bestalde, banakako mahai ohial bat ere banatuko dute «aurrez jasotako mezuak gogoratu eta barneratzen joateko», gehitu zuen Arandiak. Izan ere, bizitza osasuntsurako hainbat gomendio agertzen baitira. Mahai oihalaren 3.000 ale inprimatu dira, haurren artean banatzeko.