Santo Tomas azoka ospatuko dute etzi herri eskolakoek
Urtero bezala Domingo Agirre eskolak, Olazabal institutoarekin batera, Santo Tomas azoka Legazpira eramango du. Plazako Azokan egingo dute etzi 11:00etan hasita.Eskolako ikasle bakoitzak talo bat doan izango du eta txartelak etzi bertan banatuko dituzt...
Eskolako ikasle bakoitzak talo bat doan izango du eta txartelak etzi bertan banatuko dituzte azokan.
Hainbat txoko jarriko dituzte. Talo txokoa, xaboi naturalen txokoa zeinetan eskolan egindako xaboiak salduko dituzten, gaztagintza txokoa, gaztain erreen txokoa, baserriko tresnak zein barazkiak ikusgai jarriko dituzte, saskigintzaren txokoa, abarkagintzarena eta asto txu-txu bat ere umeak atzera eta aurrera ibili daitezen. Txerri zozketa 13:45ean egingo dute eta irabazlea bertan izan beharko da, bestela zozketa errepikatuko dute.