'Istorioak belarrietara kontakizunak 2' argitalpen ilustratua aurkeztu dute gaur Igartubeitin
Areago ondare berrikuntza proiektua da, lengoaia ezberdinen arteko erlazioaren bitartez, ondare eremuaren eta eremu artistikoaren arteko beste harreman mota batzuk aztertzen dituena.
Areagok soinu eta literatur dimentsioak landu ditu sortu zenetik, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten soinu ibilbideen bitartez eta gonbidatutako pertsonek sortutako kontakizun ezberdinak entzunez.
Oraingo honetan Areagok, kontakizun laburren bitartez, parte hartzea, sorkuntza prozesuak eta Igartubeitiren inguruko narratiba berriak nabarmendu nahi ditu.
Aurkeztutako kontakizunek lantzen dituzten gaiak sinesmena, istorioa, sineskeria, gune eta pertsonaiak, kondaira eta nekazalgune eta naturguneetako zeremoniei lotutako euskal mitologia eta bere imaginarioa dira.
Argitalpen hau letren eta ilustrazio munduen arteko sorkuntza elkarrizketa bat da ere, gonbidatutako hiru ilustratzaileak, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek, kontakizun ezberdinen berrinterpretazio ariketa bat burutuz.
Argitaratutako kontakizunak ondorengoak dira:
Saritutako kontakizunak:
-
1. saria: Amonaren urrezko orrazia, Eztizen Agirresaroberena.
-
2. saria: Ezberdintasunean berdintsu, Iñigo Legorbururena.
- Ihes sorgindua, Ainara Elizondorena.
- Nork berea, Aitor Fernandez de Martikorenarena.
- Sorgin ehiztaria, Gorka Azkaraterena.
- Garazi belagilea, Txus Arrietarena.
Kontakizunen interpretazio libre batetik abiatuz, Maite Caballerok, Liebana Goñik eta Agurtzane Villatek ilustrazioak sortu dituzte.
Irati Goikoetxea idazle eta bertsolari beasaindarra aritu da epaimahai lanetan. “Andaizea” argitalpenaren egilea, blogaria eta irrati esataria ere bada Irati. Era berean, 16:30etatik aurrera, 3 urtetik gorako haurrak dituzten familiek Eztizen Agiresaroberen “Amonaren urrezko orrazia” , kontakizun sarituan oinarritutako ipuin kontalariarekin, Amelirekin gozatzeko aukera izango dute.