Jimmy Muelles kantariaren Igartzako kontzertua ikusgai
Jimmy Muelles kantari beasaindarrak Igartzan egindako kontzertua osorik igo du Youtubeko kanalera. Kontzertu hori pasa den uztailean egin zuen, Beasaingo Igartza jauregian. Hamalau kanta dira guztira, eta horietako batzutan, Gabriel Mesadoren laguntza izan zuen cheloarekin. Goiko bideoan, Luzeak Hegoak euskaraz kantatzen duen abestia entzun daiteke.