Urtarrilaren 4ra arte puzgarriak, joko interaktiboak, trizikloen pista eta tailerrak daude aukeran
Legazpiko Udaleko gazteria sailak antolatuta, Gabonetako haur parke ireki dute. Zabalik egongo da etzira arte eta hainbat aukera eskainiko dizkiete haurrei zein gaztetxoei. Hain zuzen, txu-txu trena dabil jada Euskal Herria plazatik aterata, Urbeltz pilotalekuko pistan puzgarriak eta ludoteka daude, frontoiko goiko aldean joko interaktiboen gunea kokatu dute eta Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatutako tailerra ere bai. Azokako arkupeetan 6 eta 14 urte bitartekoen gunea jarri dute eta bertan trizikloen pista, pedaletako karts pista, puntuazio atea eta 6D zinea jarri dituzte. Gaur eta bihar goizez eta arratsaldez irekiko dute, etzi goizez soilik.