Lazkaon Kantakak gaur eta Orfeoiak 27an abestuko dute
LAZKAO // Eguberri aldiko kantaldia gaur arratsean egingo du Lazkaoko Kantaka abesbatzak. San Prudentzio ermitan egingo dute saioa, 19:00etan hasita. Gabon abestiekin osatuko dute errepertorioa, nagusiki. Bestetik, Donostiako Orfeoiak Lazkaon kontzertu...
LAZKAO // Eguberri aldiko kantaldia gaur arratsean egingo du Lazkaoko Kantaka abesbatzak. San Prudentzio ermitan egingo dute saioa, 19:00etan hasita. Gabon abestiekin osatuko dute errepertorioa, nagusiki. Bestetik, Donostiako Orfeoiak Lazkaon kontzertua egingo du, urriaren 27an, larunbata, Areria antzokian 20:00etan. Lazkaoko Udalak atzo jarri zituen sarrerak salgai, 20 euroan, udaletxean. Kontzertu egunean bertan 25 euro balioko du. Sarrera guztiak zenbakituak dira.