Elurrak irudi ederrak ere utzi ditu
Asteburuko elurteak arazo ugari eragin ditu Goierriko herri eta errepideetan. Baina dena ez dira arazoak izan. Elurrak badu beste alderdi bat ere, paisaiak zuriz estalitakoan irudi ederrak sortzen baitira. Bideokoak, gaur eguerdian Lazkaomendi inguruan hartutako irudiak dira. Bertan, Txindoki edo Larrunarri, Aizkorri eta inguruko baserrietako animaliak ikus daitezke, besteak beste.