Cari de la Cruz kaleko berrikuntza obra eman du udalak
OLABERRIA // Ihurreko auzunea berritzeko egitasmoan, beste eremu bat berrituko du aurten Olaberriko Udalak: Cari de la Cruz kaleko 22-36 zenbaki artea. Lana urtarrilaren 5eko bilkuran esleitu zuen udalbatzak. Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo du urbani...
OLABERRIA // Ihurreko auzunea berritzeko egitasmoan, beste eremu bat berrituko du aurten Olaberriko Udalak: Cari de la Cruz kaleko 22-36 zenbaki artea. Lana urtarrilaren 5eko bilkuran esleitu zuen udalbatzak. Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo du urbanizatze lana, bost hilabeteko epean. 396.320,43 euro (gehi BEZaren 83.227,69 euro gehiago) egitea eskaini du.